XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- Obraren aurrekontu orokorra.

2.- Aparkalekuko plaza kopurua: Solairua / Neurria / plaza / Guztira / Guztira.

3.- Aparkalekua burutzeko epea.

4.- 50 urtekoa izango da emakidaren epea.

5.- Udalari eman beharreko urteko ordainsaria:... PTA / plaza / urte.

Lehiaketaren Oinarri-Arauen Pleguan ezarritakoari atxikiz urteka berraztertuko da eman beharreko ordainsaria.

6.- Kontsezio aldian plaza erabiltzeagatik egoiliar bakoitzak egin beharreko gehinezko ordainsaria: Solairua / Solairua / Neurria / plaza.

Behin betiko Proiektuak idazterakoan neurri desberdinetako plazak lortzen badira, lehiaketako Oinarri-arauen Pleguan zehaztutakoaren arabera jokatuko da.

Delako aparkalekua erabiltze gozamenerako zerbitzuan jarri aurretik plaza bat lor dezaten egoiliarrek, hileko %... gehikuntza izango dute ordaindu beharreko diru kopuruetan; lizitazioa egiten den hiletik eta egoiliarrak erabiltze eskubidea behin betiko lortzen duen egunerarte zenbatuko da epe hori.

Zerbitzuan jarri eta gerora erabiltze eskubidea lor dezatenentzako prezioa zerbitzuan jarri zen egunekoa izango da, baina kontsumoko gaien prezioak eguneratzen direneko kopurua gehituko zaio; kopurua kalkulatzeko, aparkalekua zerbitzuan jarri zen egunetik eta erosi denerarteko denbora hartuko da kontuan, eta horri Instituto Nacional de Estadística erakundeak edo bere ordezko Erakundeak argitaratuko biderkaria gehituko zaio, (1-n/50) biderkatuz eta n ustiaketako urteak izango direlarik.

7.- Baliatzaileen Elkartea sortu arteraino emakidadunak mantenimendu kuota lez hartuko duen kopurua... PTA plazako eta hileko izango da; kontsumoko gaien prezioen biderkariaren arabera gehituko da.

Baliatzaileen Elkartea sortu ondoren, benetako mantenimenduaren kuota finkatuta dago.

8.- Hirigintza lanetan egingo den diru ezarketa... PTA/m2 izango da.

9.- Eskaintza honetan aipatutako kopuruei indarrean dagoen BEZ eta dagozkien zergak gehituko zaizkie.

10.- Eskatu beharreko ekarpen ekonomikoak Ekonomia eta Finantza Azterlanean zehazten dira; eragiketaren egingarritasuna zurituta uzten da eta egitura tarifatuen zatiketa ere jasotzen du.

11.- Zerbitzua betetzeko beharresten diren berme bereziak eskaintzen ditu.

12.- Halaber, zerga eta lanbide gaietan, bereziki Gizarte Aurrezaintza eta Segurantzarenetan eta espainiar industriaren babeserakoetan legeztatua edo araututa dagoena beteko duela agintzen du.

Barakaldo, 1990.eko maiatzak 23. ALKATEA.